Edoskitzaro naturaleko arriskuaren ondoriozko sorospena
Prestazio-mota
Edoskitze naturaleko arriskuaren ondoriozko sorospena.
Zertan datza?
Edoskitze naturaleko arriskuagatik lizentzia lortu duten mutualisten eska dezaketen prestazio ekonomiko bat da. Mutualistaren medikuak arrisku-egoeretarako berariazko ereduaren parte bat emango du.
Zenbatekoa
Lizentzialdiko hirugarren hilabetean sortutako ordainsari osagarrien guztizkoa.
Onuraduna
Bederatzi hilabetetik beherako seme-alabaren baten edoskitzaro naturalean arriskua izateagatik lizentzia jaso duen mutualista.
Aurkezteko epea
91. egunetik aurrera, edoskitze naturaleko arrisku-egoera horretan, sorospena eskatu ahal izango zaio MUFACEri.
Aurkezteko lekua
Edoskitze naturaleko arriskuaren ondoriozko sorospena eskatzeko bitartekoak hauek dira:
1) MUFACEren egoitza elektronikoaren bidez ( gidarako sarbidea ), eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan. Ziurtagiri elektronikoa, NAN elektronikoa, Cl@ve iraunkorra edo PIN Cl@vea behar dira. Cl@ve baliabidean erregistra daiteke, bulego batera joan beharrik gabe, Zerga Agentziaren Egoitza Elektronikoan
sartuta («Trámites Destacados / Cl@ve» atala – sartu Cl@ve-ren eskabidera
): Gutun bat jasoko duzu Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan aktibatu beharko duzun kode batekin.
2) Zerbitzuak ematen ditueneko erakundeko langileen unitatean, beherago agertzen den inprimaki ofiziala betez.
3) Posta tradizionalez, aipatutako inprimaki ofiziala betez.
4) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16. artikuluan ezartzen duen edozein erregistroren bidez.
5) Gure bulegoetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Esteka honetan ikusi nola eska dezakezun hitzordua zure Probintzia Zerbitzuan.
Dokumentazioa
Banku-kontua aldatzeko inprimikia (262 KB)
Eskaera-eredua (IRPF voluntario) (218 KB)
PFEZaren 145. eredua - Datuak komunikatzea ordaintzaileari
PFEZaren 145. eredua aurkezten ez bada, haren inguruabar pertsonalak eta familiarrak kontuan hartu gabe kalkulatuko da atxikipen-tasa (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 88.2 artikulua).
Langile-organoak zuzenean helaraziko dizkio MUFACEri laugarren hileko lizentzia eta lizentzialdiko hirugarren hilaren hasieran sortutako ordainsari oinarrizkoen eta osagarrien, eta 91. egunetik aurrera ordaintzeari utzitakoen ziurtagiria.
Eskabide elektronikoa
Sar zaitez orain Egoitza Elektronikoaren bidez zure eskabidea aurkezteko («Prestazio Sozialak/Solicitud de subsidio por IT, RE y RLN» atala).
Araudia
Agindua, PRE/1744/2010, ekainaren 30ekoa , zeinaren bidez arautzen baita aldi baterako ezintasuneko egoeren, haurdunaldiko arriskuaren eta edoskitzaro naturaleko arriskuaren aitortza, kontrol eta jarraipenerako prozedura, Estatuko funtzionario zibilen Gizarte Segurantzako araubide berezian.