Aldi baterako ezintasunagatiko sorospena
Prestazio-mota
Ezintasuna
Zertan datza?
Aldi baterako ezintasunagatiko sorospena prestazio bat da , hokao xede hau duena: mutualistak aldi baterako ezintasun-egoerako 91. egunetik aurrera jasaten duen ordainsari-murrizketa konpentsatzea, zerbitzu ematen duen organismoak ordainsari osagarriak ordaintzeari uzten diolako. ABEren egoera langile-organoak zehazten du, kausa horrengatik lizentzia emanda. Horretarako, MUFACEren asistentzia sanitarioa egiaztatzen duten gaixotasun-parteetan oinarritzen da.
Zenbatekoa
Aldi baterako ezintasuneko egoeretan, funtzionarioek eskubide ekonomiko hauek dituzte:
- Lehenengo 90 egunetan, indarreko araudian ezarritako ordainsariak (informazio gehiago nahi izanez gero, unitate ordaintzailera jo dezakete).
- Laurogeita hamaikagarren egunetik aurrera, hauek jasoko dituzte:
- oinarrizko ordainsariak eta, halakorik bada, semea edo alaba kargura izateagatiko prestazioa, unitate ordaintzailearen eskutik.
- Sorospena aldi baterako ezintasunagatik, MUFACEren kontura.
Sorospenaren zenbatekoa finkoa eta aldaezina da, harik eta indargabetzen den arte; zehazki, bi kopuruotan handiena izango da:
- Sortutako ordainsari oinarrizkoen % 80 (soldata, hirurtekoak eta, hala dagokionean, maila barne) gehi aparteko ordainsari baten seiren bat, lizentziaren hirugarren hilabeteari dagokiona.
- Lizentzialdiko hirugarren hilabetean sortutako ordainsari osagarrien % 75.
Sorospenaren guztizko zenbatekoa ezingo da izan lizentzialdiko hirugarren hilabeteari dagozkion ordainsari osagarrien guztizkoa baino handiagoa. Sorospenaren zenbatekoa handiagoa balitz, soberakoa kenduko da.
Baldintzak
Mutualista izatea, aldi baterako ezintasuneko egoeran egotea, eta Estatuko Funtzionario Zibilen Erregimen Berezian kotizatzen 6 hilabeteko aldia (gabealdia) eman izana egiaztatuta izatea. Aldi hori osorik ez bada kotizatu, Gizarte Segurantzako beste erregimen batzuei egindako kotizazioak zenbatu daitezke. Ezintasun-egoera eragin duen kontingentzia profesionala bada (lanbide-gaixotasuna edo zerbitzuan izandako istripua), ez da gabealdia eskatuko.
Informazio osagarria
Aldi baterako ezintasunagatiko sorospenerako eskubidea sortzen da aldi baterako ezintasuneko egoera hasi eta 3 hilabeteko epea amaitzen den egunetik aurrera, hau da, 91. egunetik aurrera.
Aldi baterako ezintasuneko egoerak dirauen bitartean eta horren ondorioak luzatzen diren bitartean ordainduko da sorospena, betiere horiek jasotzeko baldintzak betetzen badira. Aldi baterako ezintasuneko egoeraren gehieneko iraupena: 545 egun gehi 180 eguneko luzapena, balizko ezintasun iraunkorra baloratzen den bitartean. Prozesu osoaren gehieneko iraupena: 730 egun, aldi baterako ezintasuneko egoera eta prestazioa amaitu ondoren.
Aldi baterako ezintasunagatiko sorospena arrazoi hauengatik azkenduko da:
- Gaixotasun-lizentzia amaitzea.
- Erretiratzea
- Heriotza.
- Gehieneko iraupena igarotzea: 730 egun.
- Aldi baterako ezintasunaren jarraipenerako osasun-azterketetara ez agertzea.
Sartu simulagailuan ezintasunagatiko sorospena kalkulatzeko.
Onuradunak
Baja medikoko partea eman zaion funtzionarioa, gaixotasunagatik edo istripuagatik lizentzia lortu duena, baldin eta gaixotasun edo istripu horrek funtzio publikoak egitea eragozten badio, eta MUFACEn osasun-laguntza jasotzen ari bada.
Aurkezteko epea
Aldi baterako ezintasuneko egoeran emandako laurogeita hamaikagarren egunetik aurrera eskatu ahalko zaio sorospena MUFACEri.
Aurkezteko lekua
Aldi baterako ezintasunagatiko sorospena eskatzeko bitartekoak honako hauek dira:
1) MUFACEren egoitza elektronikoaren bidez ( gidarako sarbidea ), eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan. Ziurtagiri elektronikoa, NAN elektronikoa, Cl@ve iraunkorra edo PIN Cl@vea behar dira. Cl@ve baliabidean erregistra daiteke, bulego batera joan beharrik gabe, Zerga Agentziaren Egoitza Elektronikoan
sartuta («Trámites Destacados / Cl@ve» atala – sartu Cl@ve-ren eskabidera
): Gutun bat jasoko duzu Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan aktibatu beharko duzun kode batekin.
2) Zerbitzuak ematen ditueneko erakundeko langileen unitatean, beherago agertzen den inprimaki ofiziala betez.
3) Posta tradizionalez, aipatutako inprimaki ofiziala betez.
4) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16. artikuluan ezartzen duen edozein erregistroren bidez.
5) Gure bulegoetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Esteka honetan ikusi nola eska dezakezun hitzordua zure Probintzia Zerbitzuan.
Dokumentazioa
Banku-kontua aldatzeko inprimakia (262 KB)
PFEZaren 145. eredua - Datuak komunikatzea ordaintzaileari (257 KB)
PFEZaren 145. eredua aurkezten ez bada, haren inguruabar pertsonalak eta familiarrak kontuan hartu gabe kalkulatuko da atxikipen-tasa (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 88.2 artikulua).
Langile-organoak zuzenean helaraziko dizkio MUFACEri laugarren hileko lizentzia eta lizentzialdiko hirugarren hilaren hasieran sortutako ordainsari oinarrizkoen eta osagarrien, eta 91. egunetik aurrera ordaintzeari utzitakoen ziurtagiria.
Langile-unitateetarako informazioa
Esteka hauen bidez eskura daitezke MUFACEk proposatutako ordainsari-egiaztagiria eta hura betetzeko jarraibideak.
Ordainsari-egiaztagiriaren eredua (943 KB)
Ordainsari-egiaztagiria betetzeko jarraibideak (56 KB)
Eskabide elektronikoa
Sar zaitez orain Egoitza Elektronikoaren bidez zure eskabidea aurkezteko («Prestazio Sozialak/Solicitud de subsidio por IT, RE y RLN» atala).
Araudia
Agindua, PRE/1744/2010, ekainaren 30ekoa , zeinaren bidez arautzen baita aldi baterako ezintasuneko egoeren, haurdunaldiko arriskuaren eta edoskitzaro naturaleko arriskuaren aitortza, kontrol eta jarraipenerako prozedura, Estatuko funtzionario zibilen Gizarte Segurantzako araubide berezian.