MUFACE aplicazioa
Mugikorrerako doako MUFACE aplikazioak, gaztelaniaz eta gehien erabiltzen diren hizkuntza koofizialetan, honako kudeaketa hauek egiteko aukera ematen du:
DESKARGATUTA
- MUFACE bulegoak aurkitzea
- Mutualitatearen gaurkotasuna ezagutzea
- Mutualistei Arreta Emateko Bulegoarekin edo Probintziaren Zerbitzuekin harremanetan jartzea (formularioa)
-
Ordua eskatzea
ERREGISTRATUTA
Honakoak eskatezea:
-
Eskatu zure Europako Osasun Txartela (erregistroarekin)
-
Errezeten txeketegia
-
Europako Osasun Txartela (EOT)
-
EOTren behin-behineko ordezko ziurtagiria (BOZ)
-
Afiliazio-ziurtagiria
-
Ordainketa bakarreko prestazioen ziurtagiria
-
Prestazioen atxikipen-ziurtagiria
-
Kanpoko sorospen-estalduraren ziurtagiria
-
Hortzen eta begien prestazioak (Cl@ve PIN ere beharrezkoa da)
Beste kudeaketa batzuk:
-
BERRIA: Deskargatu afiliazio-txartela PDF formatuan
-
Datuak eguneratzea. Barne hartzen du harremanetarako oinarrizko datuak eguneratzea, probintzia aldatzea izan ezik. ABISUA: Aldi baterako eten egin da telefono mugikorraren eta posta elektronikoaren eguneraketa. Egin aldaketak egoitza elektronikoan. Eskerrik asko.
-
Eskaeren egoera kontsultatzea
-
Onuradunei baja ematea
-
Onuradunak berraktibatzea
2024ko maiatzeko eguneratzea: bertsio berria
Berriro erregistratu beharrik gabe, zure afiliazio-txartela berria deskargatu ahal izango duzu eta kontsulta-inprimakia hizkuntza koofizialetan ere erabil dezakezu, hau da, katalanez, euskaraz, galegoz eta valentzieraz.

Alderdi orokorrak
Aplikazioa eskuragarri dago Android eta Apple-iOS sistema eragileak dituzten telefono adimendunentzat eta tabletentzat, eta horietako bakoitzari dagokion denda elektronikoen bidez eskura daiteke: Google Play eta App Store
.
Aurretik ez bazenuen, aplikazioa erabiltzeko egin behar duzun bakarra zera da, zure gailuan deskargatu eta erregistratu, oinarrizko datuak eta afiliazio-zenbakia sartuta, hala eskatzen duten zerbitzuetarako. Gogoratu afiliazio-zenbakia sartzean 00 (bi zero) jarri behar dituzula eskuinean; hau da, 11 digitu sartu behar dituzu.
Ez duzu afiliazio-zenbakia edo sarrera-data? Cl@ve, ziurtagiri elektronikoa edo NANe baduzu, zure datuak MUFACEn ikus ditzakezu, edo, bestela, kontsulta ezazu zure probintzia-zerbitzuan edo Mutualisten Informazio Bulegoan, Mutualisten Arretarako Web Formularioan
.
Nolanahi ere, gogoratu 4 zerbitzu jasotzeko ez dela erregistrorik behar, deskargatu egin behar dira soilik:
- Bulegoen bilatzailea
- Mutualistentzako Informazioaren Bulegoari (MIB) kontsultak egitea
- Ordua eskatzea
- Albisteak