accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

2021‑2023 aldirako MUFACE AVANZA plana (2024an luzatua)

2021‑2023 aldirako MUFACE AVANZA planean (MUFACEren Batzorde Orokorrak 2020ko abenduaren 23ko bileran onetsi zuen) Mutualitatearen estrategia jasota dago, erakunde publiko gisa duen xede honetan aurrera egiten jarraitzea helburu: mutualisten bizi‑kalitatea hobetzen laguntzea, horretarako, arreta sanitariorik onena emanez, bai eta haien ongizatea bermatzen duten prestazio aukera zabala ere.

Estrategia hori bat dator MUFACE atxikita dagoen Ministerioak bultzaturiko modernizazio‑prozesuarekin, eta bat dator, orobat, Espainiak Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako haren helburuak betetzeko hartutako konpromisoekin.

Planak 5 balio ditu ardatz, horietan oinarritzen baita MUFACEren kultura korporatibo berria:

  • Zerbitzu publikoa izateko bokazioa
  • Pertsonei zuzendutako orientazioa
  • Kudeaketa bikaina
  • Probintzia‑zuzendaritzen protagonismoa
  • Ikusgaitasuna

Planak honako 5 helburu estrategiko hauek lortu nahi ditu, 16 ekintza‑ildo eta 57 proiektutan garatuta:

  • Mutualisten kolektiboarekiko gertutasuna
  • Pertsonak —hala mutualistak nola Mutualitatearen zerbitzupeko langileak— ardatz dituen kultura
  • Sinplifikazioa
  • Berrikuntza, kalitatea, gardentasuna eta kontu‑ematea, Agenda 2030aren eta Gobernu Irekiaren IV. Planaren ildotik
  • Jasangarritasuna eta gizarte‑erantzukizuna

2023ko martxoan, MUFACE AVANZA plana berrikusi egin zen kontuan hartuta zenbait proiektuk 2021ean egiten hasi zirenetik izandako bilakaera eta zeuden baldintzatzaileak (kanpokoak zein barnekoak). Horrela bada, Plana 51 proiektuz osatu zen, 5 helburu estrategiko beren eta 16 ekintza-ildo beren inguruan multzokaturik.

2023ko abenduan, Mutualitatearen Batzorde Orokorrak 2024. urtera luzatzea erabaki zuen. Mutualitatearen plan estrategikoak oso planteamendu anbiziotsua du. Guztira, 51 proiektu dira, eta haietako asko jada gauzatu dira planaren indarraldian zehar. Alabaina, beste batzuek denbora luzeagoa behar dute ezartzeko. Horregatik eta kontuan hartuta, gainera, jarduneko Gobernuaren jarduerak zaildu egin duela hura ordezten duen plan estrategiko berria prestatzea, Batzorde Orokorrak luzapen hori erabaki du.

Plana urtero garatu da Urteko Jarduera Plan (UJP) baten bitartez. Urte horretan egin beharreko proiektu zehatzak, horien barneko jarduerak eta zer emaitza espero ziren jaso dira plan horretan. Urte bakoitzaren amaieran UJPren jarraipen‑txostena egiten zen, eta lortutako gauzatze‑mailari buruzko informazioa jaso da bertan, zehaztutako adierazleetan oinarrituta betiere.

Ondoren jakinarazitako helbideetan dago aipatutako dokumentuen testua, bai eta exekuzio‑laburpen bat eta 2020ko abenduaren 23ko Kontseiluaren ondoren argitaratutako albistea ere (horretan onetsi zuten plangintza‑tresna hau).

Batzorde Orokorrean MUFACE AVANZA plana onestea (2020/12/23ko albistea)   
2021‑2023 aldirako MUFACE AVANZA plana 
2021‑2023 aldirako MUFACE AVANZA plana (Exekuzio Laburpena)

2024ko MUFACE AVANZA urteko plana (luzapena)(Abre en nueva ventana)
AVANZA Planaren azken txostena (2024ko abendua(Abre en nueva ventana) )

2025eko apirilaren 1ean eguneratutako informazioa